Zatiketa euklidear

17 5-eko 3 taldetan banatzen da 2 zati bakarrik utziz. Hemen zatikizuna 17 da, zatitzailea 5, zatidura 3 eta hondarra 2.
17 = 5 × 3 + 2

Aritmetikan, Zatiketa Euklidearra (edo Euklidestarra), baita zatiketaren algoritmo gisa ezagutua, bi zenbaki osoren arteko zatiketaren eragiketari deritzo. Prozesu honetan, zatidura eta hondarra lortzen dira. Teoremak adierazten du hondar eta zatidura bat existitu eta bakarrak direla adierazten du, baldintza batzuk betez gero. Zatiketa Euklidearraz hitz egitean, ez da zatidura eta hondarra esplizituki kalkulatuko dituen metodo gisa ulertuko. Zatiketa honen kalkulua egiteko erabiltzen diren metodoak Zenbaki osoen zatiketaren algoritmo dute izena, non Zatiketa luzea den hedatuena, baina Osoen faktorizazioa eta Aritmetika modularra baita erabiliak dira.

Zatiketa Euklidearra, eta hau kalkulatzeko algoritmoak, zenbaki osoekin lan egiten den zenbait gaitan oso garrantzitsuak dira, esaterako, bi zenbaki osoren arteko zatitzaile komun handiena aurkitzeko Euklidesen algoritmoa. Hondarra kalkulatzen duen eragiketaren izena modulu eragiketa da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search